XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoin dire bertzeen ontasuna zuzenkontra atchikitzen dutenak? Hek dire: zorrak pagatzen ez dituztenak, eta hatzeman edo maileatu gauzak itzultzen ez dituztenak.

Nola egin ditake oraino kalte lagunari bere ontasunetan? Lagunaren gauzak fundituz edo harekin hitzhartuak ez eginez.

Zer egin behar dute bertzeen ontasuna zuzenkontra hartzen edo atchikitzen dutenek? Behar dute lehen bai lehen itzuli zuzenkontra hartu edo atchikitzen dutena.

Eta bertzeen ontasunari kalte egin dutenek? Behar dute eman, funditu gauzaren ordaina.

Zer debekatzen dauku Jainkoaren hamargarren manamenduak? (...).